Esku artean ditudan lanetako batzuk gerora tamaina handian margotzeko aurretiko lanak dira, Japanese Whispers III, Unter Die Haut edota Le Havre reformulado#6 kasurako. Azken urteotan estudio txiki batean aritu naiz lanean eta, honenbestez, nire margolanen neurriak txikitu behar izan ditut. Orohar tamaina txiki edo ertainetako koadroak dira lantzen ditudanak, baina honek ez du esan nahi hauetako batzuk tamaina handiagoan irudikatuko ez ditudanik. Aitzitik, aipaturiko hiru lanen kasuan argi daukat, ahal izanez gero behintzat, gerora lientzo handiagoetan edota horma-irudietan margotu beharrekoak direla.
Azaleko irudia: Japanese Whispers III, behekaldean Unter Die Haut eta Le Havre reformulado#6.