LEKITTOKO SERKIA «Artea eta euskara» erakusketan

Sin categoría

Iñigo Aristizabalek EL DIARIO VASCOn maiatzaren 12an argitaratutako testuaren moldaketa:

‘Artea eta euskara’ erakusketa Hondarribiako Maddalen Arte Garaikiderako Gunean ekainaren 27ra arte ikusi ahal izango da. Arte eremu berri honek jasotzen duen lehen erakusketa da, kolektiboa gainera, herriko hamalau artistek hartzen baitute parte: Aiert Alonso (Lekittoko serkia, atezuan), Aida Jorda (Onyarbiko hitzak), Andoni Gallego (Hondarribiko paisai lainotsua), Miriam Loidi Zulet (Artilea), Naiara Goikoetxea (Zeruko sinfonia), Eneko Sagarzazu Zuza (Txapelmon), Aitzol Goikoetxea (Inork ez zidan esan…), Julen Goikoetxea (Amahitz unibersala), Saioa Ayala (Itsasoa gara), Julia Lasa Goikoetxea (Euskera), Lupe Amunarriz (Udaberriko sustraiak), Joseba Olas-koaga (Ama) eta Maximiliam Pelzmann (Soinuaren armonia). Sortzaile mota anitz bildu dira: profesionalak zein afizionatuak, marrazkilariak, margolariak, argazkilariak…

Judas Arrieta Euskaraldiaren dinamizatzaileak dioenez, «erakusketaren helburuak dira euskararen erabilera sustatzea artearen bidez, sortzaileei euskaraz hausnartzeko aukera emanez eta publikoari artearen eta hizkun-tzaren arteko lotura erakutsiz».

Arrietaren ustez, «erakusketak komunitateko talentuaren aberastasuna nabarmentzen du. Artea eta hizkuntza lotzeko ariketa gisa baliatuko da, euskararen presentzia areagotuz kulturaren esparruan».

Erakusketaren funtsean dago «gaur egungo euskal artistek beren lanak euskaraz aurkeztea ez dela soilik hautu estetiko edo komunikatibo bat, baizik eta euskararen presentzia kultur arloan sendotzeko ekintza zuzena. Arteak ideiak, sentimenduak eta gizartearen errealitateak transmititzen ditu; horiek guztiak euskaraz adierazteak hizkuntzari bizitasuna ematen dio, eguneroko erabilera eremu berrietan bermatuz».

Arrietak adierazi du nola «erakusketa honek gure herriko eta eskualdeko kultur aniztasuna eta sortzaileen aberastasuna nabarmentzen duen. Herriko komunitatearentzat, euskaraz egindako arteak bertako identitatea sendotzen du, belaunaldi berriei erreferenteak eskaintzen dizkie, eta euskal kulturaren transmisioa bermatzen laguntzen du. Horregatik, artea hizkuntza bilaka-tzen da, eta euskara artearen bidez biziberritzen da. Euskaraz sortzen dugunean, gure hizkun-tza babesten eta bere erabilera indartzen dugu, artea eta hitza elkarrekin bizi daitezen».

‘Artea eta euskara’ erakusketa ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara ikusi daiteke.